Zer berri? :: “Sua”, Alex Telloren eta Julen Ribasen komikia

Narrazioa Su Ta Gar rock talde ospetsuaren kanten pasarteetan oinarrituta dago. Su Ta Gar taldeak bere ibilbidean zehar transmititu dituen kanpo eta barne borrokak Sua izeneko protagonistak bere egingo ditu, fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen kontakizunean.

Sua gaztea bere bizimoduarekin atsekabetuta dago, baina, hondoa jo ostean, musikarako grinak hauspotuta ilusioa berreskuratuko du. Bere sentipenak askatuko ditu, testuinguru soziopolitiko nahasi batean.

Alex Tellok, Su Ta Garren kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz, sorturiko fikziozko istorio bat eta Julen Ribasek bere marrazkien bitartez, bai istorio berari eta bereziki Suari bizitza ematen die Sua liburuan, Mikel Sotok bere ezagutza eta esperientzia pertsonaletik idatzitako hitzaurrearekin datorren liburua da.

Taldeak bere lanean 30 urteko testigantza jaso duen bezala, Suak ere gure historiako azken 30 urteak gogoraraziko dizkigu. Horrela, Euskal Herriko kontestu soziopolitikoa erakusteaz gain, bizitzaren borrokak gizaki orori, nola eragiten digun azalduko digu.

Une eta pasarte ezaguterrezak eta identifikagarriak ikusiko ditugu. Hau da, taldearen hastapenetan gazte zirenentzat eta gaur egun gazte direnentzat aproposa.


Laburrean

Egileak  Alex Tello (testuak), Julen Ribasek (marrazkiak), Mikel Soto (hitzaurrea)  

Aargitaletxea  Sutagar

Zenbatekoa  18,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  80

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-09345-55-7

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude