Zer berri? :: Sweet Rage taldearen “Abian” diskoa

Bizkaiko talde berri bat da Sweet Rage, estilo propioa duena, emakume ahots gozoz eta metal musikaz ondua. Pop melodiak doitasunez nahasten dituen soinua dauka Sweet Ragek, oinarrian jatorri metaleroak indartzen duena.

Disko honetako kantek ez zaituzte epel utziko; nork bere mugak gainditzeaz, amorruaz, bizitza maitatzeaz eta lehen munduko arazoei bueltaka minutu bakar bat ere ez galtzeaz hitz egiten dute.

Ahotsa Crisena da; bizitzan autodidakta, nomada eta beldurrik gabea da. Baterian Ruben dago; kortxeek ez diote sekula ihes egiten. Aingeruk gaztetan hasi zuen harremana lau sokekin, eta hori baxu groove bakoitzean nabari da. Eduk eta Danik, beren gitarrekin, amorrua ematen diete abestiei, eta samplerrean Christophe dago, loopekin eta sekuentziadoreekin trasteatzen.


Laburrean 

Izenburua  Abian  Egilea Sweet Rage  Diskoetxea  Maldito Digital  Zenbatekoa 9,95 €  (CD)  Formatua CD, Digitala  Hizkuntza Elebitan  Argitalpen-urtea 2023  Lizentzia Copyright  Abestiak 1. Sua (3:37)  2. Don’t Cry Alone (3:33). 3. Erabaki ausartak (3:53)  4. Last Time (3:29)  5. Gizon zuri (3:15)  6. Negarrari eusten (Negarrari eusten)  7. Zurekin libre (3:19)  8. Aimless (4:25)  9. What’s the Meaning of Your Life (3:49)  10. Losing Control (3:34)  11. Rage Against Tears (3:58) 12. Losingo Control Sinfo (feat. Julio Veiga) (4:22)


Abian diskoaren Erabaki Ausartak kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude