Zer berri? :: “Taenia”, Leioako SAD taldearen bigarren diskoa

Leioan 2019an musika formazio ezberdinetatik etorritako hiru taldekidek, Xabier Seoanek (ahotsa eta kitarra ), Eneko Pérezek (baxua) eta Aitor Etxeberriak (bateria) eskuragarri dauden medioekin, industriak markatzen dituen estandarretatik kanpo, produktu alternatibo duin bat egin daitekeela frogatzeko asmoarekin sortu zuten taldea da S.A.D.

2019ko irailean grabatu zituzten haien lehenengo lau abestiak “Why so happy?” izenburupean, horietatik hiru euskaraz: Dekadentzia, Ihes eta Zalantzen, eta bat ingelesez: Throwback. Lan azkarra, abesti labur eta indartsuekin, eta batez ere, taldearen hasiera markatzeko egindako lana.

Oraingoan lan zabalagoa proposatzen dute haien bigarren lanean, Taenia izenekoan. Zazpi abestiz osatua, bat instrumentala, bi euskaraz eta lau ingelesez, Taenian, “esperientzia zabalago baten bila” taldekideek diotenez. Hainbat musika genero ukitzen ditu lan honek (Pop, punk, rock, post-punk) eta bi ataletan banatuta dago.

Lehenengoari Taenia abestiak berak ematen dio hasiera, diskaren abesti instrumental bakarra, eta Alone eta Wist abestiek ematen diote jarraipena. Bigarren bi abesti hauek progresio ritmiko berdina partekatzen dute, eta introarekin batera, 9 minutuko komposizio luze eta bakarra osatzen dute.

Diskaren bigarren atalari Oskola abestiak ematen dio hasiera. Oskolak ere ba du bere barne zati instrumental nabarmena, transizio funtzioa betetzen duena, izan ere bigarren zati hau lehena baino gogorragoa da, letra eta musikari dagokionez, eta lanaren bigarren atal honetan abesti bortitz eta azkarragoak topatuko baditugu ere, aurrekoa baino atal argitsuagoa da.

Bertan topatuko ditugu, Draw, Dope eta Grey, hiru abesti ezberdin baina estetika nahiko antzekoarekin, non trantzizio bizkor eta zuzenagoak aztertzen dituzten

S.A.D. “Sistemak Arriskutsuak Dira” esaldiaren siglak dira, eta horrek ezaugarritzen du taldea, sistemak arriskutsuak dira eta horren ondorio dira gaur egun pairatzen ditugun min eta apatia soziala. Sistema horren eta gaur egungo industria musikalaren sektarismoaren aurrean alternatiba kulturaltzat aurkezten den taldea. Taldekideek diotenez, “s.a.d. gara, zarata eta musika gara, eta kontzientziak nahastera gatoz”.


S.A.D. talde leioaztarraren logoa I Irudia: Leihoa.info

Laburrean

Izenburua  Taenia

Egilea  S.A.D.

Diskoetxea  Autoekoizpena

Salneurria

Hizkuntza  Elebiduna

Argitaratze urtea  2020

Lizentzia

Abestiak

1. Taenia (00:53)
2. Alone  (03:57)
3. Wist (04:28)
4. Oskola (03:46)
5. Draw (03:36)
6. Dope (03:50)
7. Grey (03:05)

Diskoa eskuratzeko

Taenia diskoaren Draw kantaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude