Zer berri? “Tranpaldo”, Joseba Tapiaren azken diskoa

Joseba Tapiak 2019ko urriaren 25ean Usurbilen zuzenean grabatutako diskoa, bere bakarkako ibilbideko zortzigarren lana. 10 kanta biltzen ditu.

Diskoaren grabazioan parte hartu zuten: Joseba Tapia (trikitixa), Jon Celestino (tronpeta), Ibon Irixoa (saxofoia), Asier Ituarte (tronboia), Leire Berasaluze, Nerea Erbiti eta Kristina Aranzabe (koruak), Jexux Aranburu (organoa), Iñigo Telletxea (baxua), Iker Uriarte (jazpana) eta Xabier Leturia (gonbidatu berezia).

Joseba Tapia (Lasarte, Gipuzkoa, 1964 ) umetan hasi zen soinu handia ikasten, Bikondoaren akademian. Pentagramaren zurruntasuna ezin eramanik, handia utzi eta txikia hartu zuen.

Eleuterio Tapia osaba izan zuen irakasle. Harekin hasi zen plazetan eta erromerietan. Hamazazpi urtekin azaldu zen lehen aldiz plazan bakarrik, 1981ean, Donostiako Igeldon.

Euskal Herriko Trikitixa Txapelketak irabazi zituen 1986an eta 1988an. Hogeita zazpi urte daramatza Leturia pandero-jolearekin bikote gisa, Tapia eta Leturia Band taldean eta baita Tapia eta Leturia laukotean ere, Jexux Aranburu eta Arkaitz Miner-ekin. Ibilbide honetan bederatzi disko kaleratu dituzte.

1998an ekin zion bakarkako kantagintzari.


En breve

Izenburua  Tranpaldo

Egilea  Joseba Tapia

Diskoetxea  Zakurraren Biolina

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskera

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Soinuak duena (2:33)
2. Biba berango + Txapaldegiko txabola (5:01)
3. Aritmetika arazoak (4:14)
4. Vive vive la liberté (2:36)
5. Zeruko hauspoa + Agidanez (5:07)
6. Châteauguayko bataila (4:36)
7. Barruti honen larretan (5:35)
8. Irla han da (4:49)
9. Inork nahi ez dun etxea (7:15)
10. Putzu guztiek dute ondoan apoa (5:13)

Tranpaldo diskoaren Soinuak duena kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude