Zer berri? :: “Tulipen dantza”, Ibon Martín-en eleberria

Leku lasai eta ederra da Urdaibaiko itsasadarra, naturaren mirari bat gizakien eskura. Alabaina, baretasun hori laster apurtuko da, kazetari ezagun bat trenbidean lotuta agertuko baita trenak harrapa dezan. Guztia zuzenean grabatua izango da gainera, eta Internet bidez zabaldua. Krimen lazgarri bezain ankerra, beste zenbaiten aurrekari izango dena, eta denetan egilearen sinadura makabro bera: tulipa berezi bat,odola bezain gorria, bizitza bezain delikatua.

Ane Cestero izendatu du Ertzaintzak kasuaren arduradun, eta bere taldearekin goi eta behe ibiliko da Urdaibaiko mendi eta kale, itsaso eta paduren artean, hilketa misteriotsu horien egilearen atzetik. Zein da, baina, hiltzaile tulipazale horren motibazioa? Zein, horren gupidagabe jokatzeko arrazoia? Eta zein izango ote da haren hurrengo pausoa?


Laburrean

Egilea  Ibon Martín

Itzultzailea  Aiora Jaka Irizar

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  21,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  528

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-1360-176-2

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude