Zer berri? :: “Txertaketa”, Broken Brothers Brass Banden disko berria

“Agur Jaunak” kantarekin ireki eta ixten den disko honetan, jatorrizko abestien artean DUT taldearen bertsioa ere entzun daiteke, eta, euren emaitza guztietan bezala, Iruñerriko lekuko asko dira gonbidatuak. Gauzak diferente pentsatzeko eta sentitzeko ate bat.

Broken Brothers Brass Banden musika New Orleanseko brass band garaikideen soinuan oinarritzen da. Funkez, gospelez eta jazz modernoz kutsatuak daude taldearen interpretazio indartsuak, non garrantzi ikaragarria duen inprobisazio kolektiboak.

Musika berria, formula berriak sortzen jarraitzen du Broken Brothers Brass Band taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea. Eszenatokian jarlekutik altxarazteko modukoak egiten dituzte.



Laburrean

Egileak  Broken Brothers Brass Band

Broken Brothers  Ion Celestino, Mario Díaz de Rada, Iñaki Rodríguez, Adrián Martínez, Miguel Moisés, Eneko Urrestarazu, Alfonso Areta, Juanpe Medrano, Daniel “Monstruito” Lizarraga, Gorka Gaztanbide, Jon Uribeetxebarria

Broken Sisters  Nerea Erbiti, Terela Gradín, Silvia Pérez

Diskoetxea  Errabal Jazz

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  Biniloa / CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Intro: Agur Jaunak (2:03)
2. Monstruito Special (5:48)
3. Greba mugagabea (4:30)
4. Martin & Marcela (6:55)
5. Xuri guztiak ez dira irinak (4:50)
6. Ezjakintasunaren kateak suntsitu (5:27)
7. Eljhadi Ndiaye (5:01)
8. Geure gainetik (5:32)
9. Outro: Agur Jaunak (1:44)



Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.