Zer berri? :: Xabi Aburruzagaren “Aurrez aurre” diskoa

Xabi Aburruzagaren seigarren proiektua da Aurrez aurre. Zuzeneko lehena. Hogei urtetako ibilbide oparoari errepasoan, aurreko bost diskoetako kantuek osatzen dute emanaldi bakarrean grabatutako lana. Trikitixa gidari eta instrumentalizazio aberatsak ehundutako erritmo bizi eta koloretsuen bidez, euskal folka munduari begira jarri du, beste behin, Portugaleteko semeak.

Disko berri honen grabaketan Xabi Aburruzagarekikn (trikitixa eta ahotsa) batera Eriz Pérez (gitarra akustikoa, ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa), Koldo Uriarte (pianoa), Aitor Uribarri (bateria, panderoa, perkusioak, ahotsa) eta Xabier Zeberio (biolina) aritu ziren.

Bere ohiko bandaz gain, ederki uztartutako luxuzko gonbidatuek zuzeneko giro majikoa areagotzen lagundu zuten: Unai Iturriagaren atarikoa, Xabier Zeberio eta Jose Urréjolaren pisuzko presentzia, Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren eta Miren de Miguelen ahots indartsuak, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Perez, Abraham de Roman, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba. “Nire ametsetako big-banda!”, aitortu du Aburruzagak.


Laburrean

Egilea  Xabi Aburruzaga

Diskoetxea  DND

Zenbatekoa  25,00 € (pendrive) / 15,00 € (CD)

Formatua  Pendrive / CD

Hizkuntza  Bat ere ez

Argitalpen-urtea  2021

LIzentzia  Copyright


Aurrez aurre diskoaren Meigas kantuaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude