Zer berri? :: “Zeinen ederra izango den”, ZETAK taldearen disko berria

Hau guztia pasatuko da. Eta honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu… eta zeinen ederra izango den. Horixe da ZETAKen Zeinen Ederra Izango Den disko berriaren (Oso Polita/Panda, 2020) mezua; plataforma digitaletan eta CD formatuan jada eskuragarri.

Bere lan berria aurkeztearren, listening party berezi-berezi bat egin zuten abenduaren 3an; hainbat sorpresa ez ezik, ZETAKentzat oso bereziak diren pertsonen “bisitak” ere izan zituela. Era berean, zaleek ere parte hartzeko aukera euki zuten, azken egunotan sare sozialetatik eta mezu elektroniko bidez helarazitako galderen bitartez. Zeinen Ederra Izango Den lanaren estreinaldi hori berriz ikus dezakezu, taldearen Youtube kanalean.

Halaber, aipatu estreinaldiarekin batera, Akelarretan disko berriaren barne den abestiaren bideoa ere estreinatu zen.

Prozesu naturala eta kolaboratiboa

Pello Reparaz musikariak adierazi duenez, “disko hau, bere abesti eta bideoklipak, denonak sentitzen ditugu”, Zeinen Ederra Izango Den (ZEID) lanaren sortze-prozesua oso kolaboratiboa izan baita. “Jende askok hartu du parte lan honetan: nire amonak, amak, lehengusuak, nire kuadrillak, aitak, osabak, izebak, crewak, nire arrebak, ilobak, lehengusinak, aitonak… Geure bideoklipetan ehunka lagun ikusten ditut eta disko hau denona dela sentitzen dut”, dio Reparazek.

Haren esanetan, erabat naturalki sortu den mugimendu baten isla da ZEID, eta honen guztiaren eragilea COVID-19aren krisia izan da. ZETAK baikor agertzen da pandemiarengatik sufritutako guztiaren aurrean, “honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu”.

ZEID osatzen duten sei abestien helburua “benetan merezi duten gauzei atentzioa jartzen hastea da; eta agian ez horrenbeste, adibidez, sare sozialei”, hausnartu du.

Momentua da: bideratu dezagun bizitako guztia itxaropen bidera. Hau guztia pasatuko da. Eta ikusiko duzue Zeinen Ederra Izango Den.


Laburrean

Egileak  ZETAK

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

Abestiak
  1. Zeinen ederra izango den (3:05)
  2. Hitzeman (3:11) – bideoklipa
  3. Akelarretan (3:03) – bideoklipa
  4. Sutondoko kantuak (3:07)
  5. Zer geratuko da azkenean (3:51)
  6. Hegan (3:32)- bideoklipa

Zeinen ederra izango den diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude