Zer berri? :: Zelanda taldearen disko berria

Zelanda taldearen lehen diskoan emozioa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan agertuko diren musika sentsazioak.

Rocka eta poparen arteko uztarketa bikaina lortu du taldeak, eta lagungarri etorri zaizkio Eñaut Gaztañagak osatutako koltxoi elektronikoak. Kantek ukitu horren babesean dute nortasun handiagoa. Ahotsak indarra du, baina sentsibilitatetik kantatuko abestiak dira.

Dena amultsuagoa bilakatu da; Zelanda taldearen power-pop leloak gure burmuinetan geratuko dira modu atseginean. Sinteen ukituek Zelandaren pop-rocka hunkigarriagoa bilakatu dute.


Laburrean

Izenburua  Zelanda

Egilea  Zelanda

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Iparra galdu (3:25)
2. Non geratu dira (3:32)
3. Beltzetik ilunera (2:45)
4. Txikia (3:59)
5. Helmugaren aurrean (3:39)
6. Mendi gailurretan (3:38)
7. Amarena (4:13)
8. Nire errua (3:22)


Zelanda diskoaren Non Geratu Dira abestiaren bideoklipa

Zelanda diskoaren Nire Errua kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude