Zinea :: “D’Ortognan eta hiru Mosketxakurrak”

EAEko bost zinemetan Zinema Euskaraz programak bultzatutako ‘D’Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak’ filma estreinatu dute. 1980ko hamarkadako marrazki bizidunen film hau Toni Garciak zuzendu du, eta Alejandro Dumasen eleberrian oinarritzen da.

D’Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Bilboko Golem eta Multicimes 7 zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma.


Laburrean

Jatorrizko izenburua D’Artacán y los tres Mosqueperros 

Urtea  2021

Iraupena  84′

Herrialdea  Estatu espainiarra

Zuzendaria  Toni García

Gidoia  Douglas Langdale. Novela: Alejandro Dumas

Musika  Manel Gil-Inglada

Argazkia  Animación

Aktoreak  Animación

Ekoizleak  Apolo Films, Cosmos-Maya

Generoa  Animación

Hizkuntza  Castellano

Zinemak  Golem Bilbao, Multicines 7


D’Ortognan eta hiru Mosketxakurrak pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude