Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da haietako baten ezkon-aurreko agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da garai batean bezala; edo bai.
A priori asteburu zoroa izango zena, are zoroago bihurtuko da: trapu zikinak, inoiz esan ez ziren gauzak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Animalien munduan erleak ondoen komunikatzen direnak direla esan ohi da. Eta, antza denez, dantza egiten komunikatzen dira.

Laburrean
Jatorrizko izenburua Erlauntza
Urtea 2020
Iraupena 92′
Herrialdea Euskal Herria
Zuzendaritza Mireia Gabilondo
Gidoia Kepa Errasti
Argazkia David Bernués, Xabier Lozano
Aktoreak Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cózar
Ekoizpena La Tentación Producciones
Generoa Komedia
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak Urtarrilaren 10 eta 11n
Ordua 19:00etan
Sarrera 5 € (Ikusleen eguna, 4 €)
Hizkuntza Euskaraz, azpitituloekin