Zinea :: “Ilargi guztiak, Igor Legarretaren pelikula Kultur Leioan

1876. urtea. Azken gerra karlistaren garaian, neska bat umezurztegi batetik erreskatatu du basoaren sakonean bizi den emakume misteriotsu batek. Zauritu egin da, eta hiltzeko zorian dagoela, aingeru bat ikusi duela sinetsarazi dio neskatoak. Aingerua bere bila etorri da, zerura eramateko. Laster jakingo du, egun berriaren egunsentian, izaki arraro horrek betiko bizitza eman diola konpainiaren truke.

Baldintza berri baten pean, haurtzaroan itxitako denboraren urrats mingarria ‘bizi’ beharko du, eta ilargi ugari izango ditu Cándido ezagutu arte. Gizon xumea da Cándido, eta etxean hartuko du alaba balitz bezala. Harekin hasiko da bere izaera berriaren aurkako bidaia eta galdutako bizitza berreskuratzeko ametsa.


Ilargi guztiak pelikularen kartela I Argazkia: Filmax

Laburrean

Jatorrizko izenburua  lIlargi Guztiak

Urtea  2021

Iraupena  102′

Herrialdea  Euskal Herria

Zuzendaria  Igor Legarreta

Gidoia  Igor Legarreta, Jon Sagalá

Musika  Pascal Gaigne

Argazkia  Imanol Nabea

Aktoreak  Haizea Carneros, Itziar Ituño, Zorion Eguileor, Josean Bengoetxea, Lier Quesada, Elena Uriz, Miriam del Prado, Justi Larrinaga, Maite Sáez de Vicuña, Ane Biain, Andere Garabieta, Iraia Serrano, June Larrañaga

Productora  Coproducción; Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Noodles Production, Pris & Batty Films, ETB, Pris and Batty Films, TVE, Vodafone, Instituto de Crédito Oficial (ICO).  

Distribuidora  Filmax

Género  Drama

Hizkuntza  Euskaraz (JAB)

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak  Abenduak 4 (larunbata), 5 (igandea) eta 6 (astelehena)
Ordua  20:00etan
Sarrera  5 € (Ikusleen eguna 4 €)


Izar guztiak pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.