“Zuhaitzak landatzen zituen gizona” umeentzako antzerki-saioa igandean Kultur Leioan

Umeentzako antzerki

Gorakada Teatro (Euskal Herria)

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzerki-saioaren irudi bat I Argazkia: Gorakada Teatroa

Laburrean

Egilea  Jean Giono

Egokitzapena eta dramaturgia  Jose C. GarcÍa, Kike Diaz de Rada

Zuzendaritza  Jose C. García

Antzezlea  Sandra Fernández Agirre

Musikaren konposizioa eta eskenaren musikaria  Fran Lasuen

Iraupena  50′

Hizkuntza  Euskara

Lekua  Auditorium

Eguna  Azaroaren 14an

Ordua  18:00etan

Sarrera  6 €


Zuhatizak landatzen zituen gizona antzerki-saioaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude