125 pertsona bildu dira saharar herriarekiko elkartasun-konzentrazioan

125 pertsona bildu dira gaur eguerdian Leioako Iparragirre zeharkaleko Bulebarrean Marokok Saharako herriarekin duen jarrera salatzeko.

Leioakoa gaur Sahara Euskadi Mugimenduak antolatutako konzentrazioetako bat izan da.

Konzentrazioaren bukaeran irakurri den komunikatuan “Marokoko Erresumak 1991eko Bake Akordioa zapuztu” izana salatu da. Bide batez, “blokeo informatiboan eta gatazka armatuaren ukazioan oinarritutako Marokoren komunikazioa” salatu dute.

Era berean, “Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoko lurralde okupatuetan saharar herriaren aurka, eta batez ere, ekintzaileen aurka areagotutako errepresioarekiko kezka” azaldu da. Ildo horretatik, Nazio Batuen Erakundea eta Mendebaldeko Sahararako  Errefenrendumerako Misioa”45 urtez saharar herriaren sufrimenduaren aurrean erakutsitako utzikeria” salatu da konzentrazioan.

Bestetik, Espainiako Gobernuari Mendebaldeko Sahararen potentzia adiministratzaile gisa, “1975ean egiteke utzi zuen deskolonizazio-prozesuari berriro ekiteko eskatzen diogu baita duela 29 urte egin behar zuen erreferenduma bultza dezan”.

Azkenik, euskal erakundeetako alderdi politiko guztiei “saharar herriaren autodeterminazio askearen eskubidea bermatuko duen gatazkaren konponbide justu, baketsu eta iraunkorra susta dezatela” eskatu dute Sahara-Euskadi Mugimenduaren izenean irakurritako dokumentuan.

Antolatzaileek azken egunetako mobilizazioetan parte hartu dutenei eskerrak ere eman dizkiete eta saharar herriari bere legezko aldarrikapenean babesa ematen jarraitzera gonbidatu dute.

Info +

Sáhararekin elkartasunean

Solidaridad con el Sáhara  

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude