15 gazte lehiatuko dira César Uceda sarien XVI. edizioan

Martxoaren 19an, larunbatarekin, 20: 00etan hasita, Kultur Leioako Auditoriumean, ‘Cesar Uceda: Gazte Interpretatzaileak ‘ lehiaketa, urtero hainbat musika diziplinatako musika talentuak biltzen dituena jokatuko da.

Sari-banaketako ekitaldira joateko gonbidapenak Kultur Leioan daude eskuragarri, lehiaketaren irabazlearen eta Sandra Ibarretxek (klarinetea) eta Itxaso Sáinz de la Mazak (pianoa) osatutako Elai bikotearen emanaldiaz gozatzeko.

Hamaseigarren edizio honetan 15 gaztek aurkeztu dute hautagaitza eta bost sari jasoko dituzte: lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak, Aipamen berezia eta Ohorezko Aipamena.

Sari hauek lortzeko hautagaiak honako hauek dira: Daniel Johannes Dolechal Ugarte (pianoa),  Irati Ibarra Daguerre (akordeoia), Ibai de Miguel García (bonbardinoa), Markel Intxaurbe Onandia (gitarra), Lucía Pablos Pacheco (zeharkako flauta), Naroa Egurza Vicedo (pianoa), Enara Zeberio Erauskin (pianoa), David Buceta Muñoz (pianoa), Eider Díaz Zazpe (zeharkako flauta), Álvaro Abadías Paniagua (pianoa), Alonso Puig Alquézar (tronboia), Raquel Pascual Arnaiz (pianoa), Alex Arroyo Luis (pianoa), Paul Muñoz Errasti (saxoa) eta Aitana López Caaveiro (pianoa).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.