Asteartean, maiatzak 4, hasi da Leioako 2022ko Aurrekontu Irekien bozketa fasea, eta maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Bideak ohikoak izango dira: kaleko postontziak, HAZ bulegoak, LeioaZabalik ataria eta, osasun-egoerak ahalbidetzen badu, informazio-karpak.
Udalak herritarren 598 proposamenak baloratu ondoren, LeioaZabalik gardentasun-atarian argitaratu da itzulketa-txostena. Dagoeneko 12 proposamen finalistak hautatuta, herritarrek horietako lau lehenetsi eta aukeratu behar dituzte.
Hona hemen proposamen finalistak:
1. Haurrentzako jolasgune berriak jartzea Leioandin, Torresolon eta Pinosolon (200.000 €)
2. Komun publikoak jartzea udalerrian zehar (400.000 €)
3. Arboladia handiagotzea udalerriko hainbat eremutan (30.000 €)
4. Proiektu bat idaztea Ikea Mendi eta Kultur Leioako gunea igogailu baten bidez lotzeko (50.000 €)
5. Bizikletak aparkatzeko gune seguruak jartzea bide publiko eta udal eraikinetan (30.000 €)
6. Txakurren ariketarako gunea sortzea (15.000 €)
7. Haurrentzako parkeak estaltzen jarraitzea udalerriko eremu guztietan (255.000 €)
8. Trafikoa zaintzeko sistema jartzea Sabino Arana oinezkoentzako eremuan (75.000 €)
9. TAO aparkaleku-sistema jartzea Pinuetan eta Lamiakon (475.000 €)
10. Stoa egokitu eta leheneratzea Iparragirre bulebarrean (200.000 €)
11. Horma-irudi artistikoen bidez edertzea udalerriko hainbat eremu (150.000 €)
12. Garbigune mugikorra abian jartzea auzoetan hondakin txikiak biltzeko (30.000 €)
Info +
Leioako Aurrekontu Irekiak 2022 Liburuxka