Berrogei persona bildu dira gaur osasungintza publikoaren defentsan eta Osakidetzaren Lehen Arreta indartzea aldarrikatzeko Leioako Osasun zentroaren aurrean egindako elkarretaratzean.
19:30ean hasi da kontzentrazioa eta bertan, osadungintza publikoaren defentsan Lehen Arreta indartu beharra aldarrikatuz egindako grabazioa ordu erdiz entzun da megafoniatik.
Indartze hori bai giza-baliabideei dagokienez, hots, plantilla handituz, zenit baliabide materialen bitartez eta inbertsioa handituz eskatu dute bertaratutakoek.
Horrezaz gain, elkarretaratzearen bukaera aldean, Osakidetzan mediku lanetan ari den leioaztar batek Osakidetzako sindikatu gehienek (SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT) datorren igandean, urtarrilaren 23an, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Bihotz Sakratutik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deiarekin bat egin du, sektoreko sindikatuek bizi den egoera tamalgarria azalduz zein horri buelta emateko beharko lirateketen urratsak aldarrikatuz adostu duten agiri bateratua irakurri duelarik.