800 proposamen baino gehiago jaso ditu Udalak Aurrekontu Irekien partaidetza prozesuan

Martxoaren 1ean amaitu zen Aurrekontu Irekien lehen fasea, eta bertan 800 proposamen baino gehiago jaso dira, guztira 380 leioaztar, eta Umeen Kontseilutik. Herritarren proposamenak horretarako prestatutako kanalen bidez jaso dira: posta elektronikoa, Leioa Zabalik, postontziak, karpak edo aurrez aurre, udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuetan.

Une honetan, Udaleko teknikariek banan-banan aztertzen ari dira jasotako proposamenak, eta proposamen horien balorazioa egiten dute. Emaitza horiek Leioa Zabalik webgunean argitaratuko dituzte apirilean.

Aste Santuaren ondoren, bigarren faseari ekingo zaio, proiektuak lehenesteari, eta leioaztarrek berriz ere parte hartuko dute, finalisten artean gustukoen dituzten proposamenak lehenetsiz. Hitzaldiez eta informazio-karpez gain, Leioako institutuetako batxilergoko lehen mailako gazteek ere parte hartuko dute.

Horrela, ekainean Leioako aurrekontu irekien partaidetza-prozesuaren azken emaitza egongo da, 2021eko aurrekontuetan sartzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude