Adinekoen etxeak berriro irekita daude

Leioako Udalak, “osasun egoeraren hobekuntzarekin”, herriko adinekoen etxeen ateak berriro irekitzea erabaki du, pandemiaren ondorioz hainbat hilabetetan itxita egon ostean.

Atzotik, irailak 6tik, Adinekoen etxeetara joan, deitu edo ikasturte berrirako planifikatzen ari diren jarduerei buruzko informazioa jaso daiteke, “betiere egungo osasun-neurriak betez”, udalak jakitera eman duenez.

Modu berean, ostalaritza, ile-apainketa eta podologia zerbitzuek irekita jarraitzen dutela irailean adieraz du udalak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude