Altsasuko gazteen auzian Gorenaren epaiaren aurkako kontzentrazioa bihar Leioan

Gaur Espainiako Epaitegi Gorenak Altsasuko gazteen auzian ezagutzera emandako epaiaren aurka agertzeko kontzentrazioa konbokatu dute Leioan.

Elkarretaratzea bihar, urriak 11, ostirala, arratsaldeko 20:30ean burutuko da Iparragirre Zeharkaleko Bulebarrean.

Bertan, Espainiako Epaitegi Gorenak gaur ezagutarazitako epaia salatzeaz batera Altsasuko gazteekin egiten ari den injustizia salatu eta gazte horiek guztiek etxean, aske, egon behar dutela aldarrikatuko da, muntai polizial eta epaitegi espainiarren epai antidemokratiko eta giza-eskubideen aurkako ekinbide ororen gainetik.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.