Atutxa: “Euskadin ez dira murrizketak egingo EAJ/PNVk gobernuan jarraitzen duen bitartean”

Bizkai Buru Batzarreko presidentea den Itxaso Atutxak esan duenez, “Euskadin ez dira murrizketak egingo EAJ-PNVk, gobernuan jarraitzen duen bitartean”. Horrezaz gainera, “Euskadi berreraikitzea, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea, inor atzean utzi gabe” dira alderdi jeltzalearen eginkizun nagusiak Atutxaren hitzetan.

“Herri hau berriz ere zutik jartzea osasun alorrean, lan esparruan, ekonomian, esparru sozialean, kulturan… Hori da gure erronka nagusiena” esan du Bizkai Buru Batzarreko buruak.  Horretarako autogobernuak aldarrikatu du Atutxak: “Autogobernuak eman digu oparotasun aldirik nagusiena, eta orain ere balio behar digu krisi larri hau gainditzeko”. Hala ere, ohartarazi duenez, “autogobernuak eta Ekonomia Itunak ziurtasunak behar ditu, baita argitasuna baliabideetan ere, eta hori da guk Espainiako gobernuari erraklamatzen dioguna: baliabideen inguruko argitasuna eta bure gerezitasuna errespetatzea”.

Bere hitzartzean Atutxak berretsi duenez, “gure autogobernuaren defentsan gure onena emateko eta gure herriaren berreraikuntzari ekin ahal izateko, Espainiako gobernuari ziurtasunak eta gure onena exijitzea izango dira EAJ-PNVren helburu eta ardura nagusiak”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude