Atxilotu bat, bizikleta ausarkeriaz gidatzeagatik eta agente bati eraso egiteagatik

34 urteko Mungiako bizilagun bat atxilotu zuen ostegunean Udaltzaingoak, bizikletaz bide publikotik ausarkeriaz gidatzeagatik.

Gainera, atxiloketan Leioako udaltzainetako bati eraso egin zion bekainean ebaki bat eraginez, hainbat puntu behar izan zituelarik.

Gertakariak arratsaldeko 18:00ak aldean gertatu ziren, Iparragirre zeharbidearen Avanzadaren alboko bidearen espaloian, Bilboranzko norabidean, Bulebarrera heldu baino lehen. 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude