Badator Euskaraldia!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra “ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu” Euskaraldiak proposatzen duen ariketari.

Euskaltzaleek kaleak beteko dituzte berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestek eta ahobiziek aukera berriak izan ditzaten lan egingo dute elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. “Hitzez ekiteko garaia heldu da”, diote Euskaraldiaren antolatzaileek.

Belarriprest edo ahobizi  bezala parte hartu nahi duen orok izena emateko aukera zabalik dauka Euskaraldia hasi arte, hots, gaurko 23:59ra arte.

Aurten, gainera, aurreko edizioren baten izena eman zutenek ez dituzte datu guztiak berriro eman beharko, parte-hartzea berrestearekin nahiko izango dute (posta elektroniko bidez jasotako mezuak baliatuta, zein izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez).

Mota guztietako entitateek parte hartuko dute aurtengo Euskaraldian ere ariguneen bidez

Euskaraldiaren hirugarren edizioan ere mota guztietako entitateek (elkarteak, enpresa handiak, taldeak, dendak, federazioak…) parte hartuko dute ariguneen bidez. Ariguneen (euskaraz lasai aritzeko guneak) bidez, herritarrek ariketa taldean egiteko aukera izango dute.

Leioan, ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik bezperako ekitaldia egin da, Barandiaran Institutuko patioan. Arratsaldeko 18:00etatik taldeko argazkiak eta txapa banaketa egon da. 19:00etan, Futbolistok monologoa eskaini du Zuhaitz Gurrutxaga fubol jokalari ohiak.


Euskaraldia 2022ko bideoklipa

Esazu hitz bat, katxiporreta! Pirritx, Porrots eta Marimotots

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude