Behargintza Leioak laguntza berriak jarri ditu abian tokiko enpresei zuzendutako kontratazioetarako

Udalak, Lanbide-ren programaren bidez, deialdi berri bat egin du tokiko enpresei diruz laguntzeko, udalerriko langabetuei kontratazioak egin dizkietelako, Lanbiden izena emanda daudenei eta, kasu batzuetan, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetakoak direnei.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 31n amaituko da, eta diruz lagundu daitezkeen kontratazioak 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean formalizatuta egon beharko dira.

Oinarriak eta eranskinak Udalaren ebazpenen taula elektronikoan kontsultatu ahal izango dira, bai eta LeioaZabalik helbidean ere, udalak adierazi duenez.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude