Berrogeita hamar lagunetik gora bildu dira Txomin Aresti eskolan saio irekian
Larunbat goiz honetan burutu da Leioako Gure Esku Dago herri ekimena bultzatzen ari den herri galdeketan leioaztarrei egingo zaien galderaren inguruko proposamena aukeratzeko saioa.
Arrakastatsua izan da egindako ariketa, antolatzaileen arabera. Berrogeita hamar pertsona baino gehiago bildu dira goizeko 10:00etatik 14:00etara arte luzatu den ariketa parte hartzailean. Tarte horretan galderaren subjektua (nori zuzentzen zaion galdera) nor izango den, zertaz galdetu egingo den eta, azken batean, zein izango den herritarrei egingo zaien galderaz aritu dira bildutakoak.
Parte hartzaileen artean aukeratu den galdera zein izango den hurrengo irailaren 23an egingo den jai herritarrean emango da ezagutzera.
Info +: Vídeo de la jornada de GED Leioa