Betiko Ikastolak Kultur Leioan izandako Ibilaldiaren kantaren eta bideoaren aurkezpenaren laburpena aurkeztu du

Ibilaldia 2021 planteatzeko orduan nahiko argi izan dute Betiko eta Ander Deuna ikastoletako komunitatea osatzen duten pertsonek “erarik ahalik eta kooperatiboenean egin behar genuela Ibialaldiaren egitaraua eta baita Ibilaldiak bereak dauzkan gainerako osagaiak ere; kanta, esate baterako”.

Sortze lana den kasuetan, zaila da hainbat bururen iritzi eta proposamenak batzearekin batera sortze lan batek behar duen kalitatea bermatzea. “Zentzu horretan, eta ezer baino lehen, hasiera hasieratik kantaren osaketa lan honetan parte hartu duzuenoi gure eskerrik zintzoenak emotea; ekarpenak egin dituzuenoi eta borondaterik onenarekin hurreratu zareten guztioi” adierazi diete ikastola biek haien esker ona.

Kultur Leioaren aurkezpenaren une bat I Argazkia: Ibilaldia

Kala-kalata da aurtengo Ibilaldiaren leloa. “Eta ez dago esan beharrik kantaren letra egile Xabier Payá bertsolariak inork baino hobeto jakin duela berba gutxitan biltzen lelo horrekin adierazi nahi dena, hots, bidai honetan, goitik behera eta hezur-mamiraino, busti beharra dagoela. Busti beharra euskara ezagutu eta ikasteko, busti beharra euskaraz mintzatzeko, busti beharra euskara edonorekin edonon eta edonoiz erabiltzeko, busti beharra, azken batean, euskaraz bizitzen ikasteko. Ez da ez erronka makala geure buruei eskatzen dieguna eta lortu nahi duguna; euskaraz Ibilaldian, euskaraz etxean, euskaraz ikastolan eta euskaraz herrian!”  diote Betiko eta Ander Deuna ikastolek.


Ibilaldia 2021en Leioako aurkezpen-ekitaldiaren laburpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude