Erreferendumaren aldeko mobilizazioa Bilbon Hamaika Gara ekimenak bultzatuta

Larunbatean, Uztailaren 3an, mobilizazioa egingo da Bilboko Areatzan. 17:30etan izango da, Udaletxeko zubian eta Areatzakoan eta biak batzen dituzten pasealekuetan.

Hamaika Gara, erreferendumaren aldeko ekimenak bultzatutako ekimena da biharkoa. Erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendu eta konpromiso pilaketa masiboa da ‘Hamaika Gara’ egitasmoa. Erabakitzeko eskubidea gauzatzearen aldeko jarrera nagusia ikustaraztea du helburu, eta Euskal Herriko lurraldeetan urrats eraginkorrak egitea.

Horren bitartez, “gure bizitzetan eta komunitatean eragiten duten auziei buruz erabakitzeko eskubide osoa dugu eta sinestuta gaude indarrak batzen baditugu, lortuko dugula beharrezko tresnak geureganatzea”, diote. Horregatik, Gure Esku herri mugimenduaren eta alor anitzetako eragileen arteko elkarlana eta sarea ditu oinarri egitasmoak

Ekimen horrek “herritarrok gure bidean aurrera egiteko indarra emango digula” uste dute. Era berean, eskaera eskubidearen bidez, Araba Bizkai eta Gipuzkoan jasotako sinadurak Eusko Legebiltzarrean entregatuko dituste eta Nafarroan jasotakoak Nafarroako Parlamentuan. Behin sinadura bilketa amaitutakoan, “elkarrekin, anbizioz eta epe luzeko begiradarekin emango ditugu hurrengo pausoak” azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.

Biharko ekimenarekin zenbait erakunde politikok, sindikalek eta sozialek egin dute bat.

Biharko ekimenean parte hartzeko, konpromiso txartela eskuratzea eskatzen da, 5 euroren truke, besteak beste, ekitaldiaren gastuak ordaintzen laguntzeko. Ekitaldian, besteak beste, ZETAK taldeko Pello Reparazek, Itziar Ituñok eta Duplak parte hartuko dute.


Mobilizaziorako deia egiteko bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude