Bihar zabalduko da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Ekainaren 1etik uztailaren 7ra arte izango da zabalik 2021-2022 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko epea. 

Eskabideak udal erregistroan (Herritarrak Artatzeko Zerbitzua) edo Egoitza Elektronikoan egin beharko dira.

Udako ikastaroen kasuan, 2022ko irailaren 30etik urriaren 14ra egin beharko da eskaera. Ikastaro hauek ikasturtean egindakoaren osagarri bezala hartuko dira eta bakarrik diruz lagunduko dira eskatzaileak 2021eko urritik eta 2022ko ekainaren bitartean laguntza hauetarako baldintzak betetzen dituen ikastarorik egin badu.

Laguntza ekonomikoak matrikularen % 60koak izan daitezke, eta % 100ekoak ezarritako familia-errenten artean badaude (familia ugaria, DSBE jasotzen dutenak).

Dirulaguntza jasotzeko betebeharrekoak honakoak dira: Ikastaroak HABEk homologatuak izan beharko dira eta Leioako euskaltegietan egindakoak. Salbuespena egingo da diru-laguntzaren xedea den ikastaro mota eta ordutegia ez badute eskaintzen Leioako euskaltegiek, edo eskainita ere eskatzailearentzao plazarik geratuko ez balitz. Bestalde asistentziak euskaltegiak emandako orduen %85 gainditu behar du eta ezin da baja izan. Eta azkenik eskatzaileak Leioan erroldatuta egon behar du ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenago eta ikastaroa bukatu arte.


Info +

Euskara Zerbitzua  Jose Ramon Aketxe plaza, 11 –  4. solairua  

Informazioa epostaz  euskarazerbitzua@leioa.eus  

Informazioa telefonoz  94 607 25 76

Euskara ikasteagatiko bekak  Oinarriak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude