Udalak birziklapena egiten jarraitzeko garaiotan kontuan hartu beharreko jarraibideak ezagutarazi ditu.
COVID-19ak kaltetutako pertsonekin kontakturik izan ez duten hondakinen edo materialen kasuan jarraituko da bereizten jatorrian, berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetuz.
Aitzitik, COVIK-19ak kaltetutako pertsonekin eta koarentenan dauden pertsonekin kontakturik izan duten hondakinen edo materialen kasuan, honako hau da jarraibidea: maskarillak, eskularruak, zapiak, janari zatiak eta beste edozein gaixoen hondakinik itxiera hermetiko duen poltsa batean (poltsa 1) sartuko da. Posible bada estalkia eta pedala duen zakarrontzi batean, gaixoaren gelan.
Hondakin hau gordetzeari ekiteko, lehen poltsa, itxita, itxiera hermetiko duen poltsa barruan (2. poltsa) sartu beharko da. Hori behin eginda, bigarren poltsa, itxita, hondakin nahazkinerako poltsan (3.poltsan) sartuko da eta hondakin nahazkinerako edukiontzi grisean gordailatuko.
Info +