Datorren urtean Aurrekontu Irekien bidez garatuko diren bost proiektuak hautatu dira

Udalak amaitu du jada 2022ko Aurrekontu Irekien prozesua. Hirugarren urtez jarraian, leioaztarrek beren udalerrian zer gastatu eta zer inbertitu datorren urtean erabaki dute, zati txiki batetan izan bada ere.

Aurrekontu Irekien prozesuaren bi faseetan 1.264 pertsonak parte hartu dute guztira. Bigarren fasean, proiektuak bozkatzeko 975 leioaztarren botoak jaso dira; horietatik 45 prestakuntza-saioetakoak izan dira, 199 postontzietan, 163 karpetan eta 568 Leioa Zabalik Gardentasun Atariaren bidez.

Aukeratutako proiektuak komun publikoak jartzea udalerrian zehar, arboladia handiagotzea udalerriko hainbat eremutan, Garbigune mugikorra abian jartzea auzoetan hondakin txikiak biltzeko, haurrentzatko parkeak estaltzea udalerriko eremu guztietan eta haurrentzako jolasgune berriak jartzea Leioandin, Torresolon eta Pinosolon.

COVID-19 birusaren hedapenak modu geldiezinean eragindako pandemiak 2020 astindu du bizitzaren esparru guztietan, eta udal aurrekontuen exekuzioan ere eragina izan du. Hala ere, Udalak parte hartze prozesurako partida, hots, 900.000 euroko partidad, mantendu du.


Info + 

2021eko Aurrekontu Irekiak  Aurrekontu Irekien lehen fasearen Txostena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude