EH Bilduk batzar informatiboa deitu du Lamiakon

EH Bildu Leioak batzar informatiboa deitu du ekainaren 18rako, Lamiako eta Txopoetan martxan jarri nahi den hirigintza hitzarmenaren inguruko informazioa partekatzeko auzotarrekin.

Batzarra arratsaldeko 19:30ean  hasiko da, Lamiakoko Geltokiko Plazan.

EH Bilduk zenbat eta zer nolako exteak eraikitzea aurreikusten duten, metroa nondik noraino “lurperatuko litzatekeen”, eta ea alternatibarik ote duen udal Gobernuak (EAJ/PNV-PSE) marxtan jarri nahi duen hirigintza hitzarmenak planteatu nahi du aipatu batzarrean.

Bilera distantziak errespetatzea eta maskarillarekin etortzea eskatzen die EH Bildu Leioak bertaratuko direnei, eta baita norberak bere aulkia eramatea bilerara.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude