EH Bilduk bigarren kongresuari ekin dio Nazio Batzarrean

Martxan da EH Bilduren bigarren kongresua. Atzo hasi eta maiatzera bitartean, abian jarri du talde subiranistak EH Bilduren herri proiektua indartzeko baliatu nahi duen II. Kongresua. Lehen pausua eman zuten atzoko Ohiko Batzar Nagusian, kongresu-prozesuko araudia onartu eta Berme Batzorde hautagaiak berretsita. Prozesuaren bukaeran zuzendaritza berria aukeratuko da.

Atzoko Ohiko Batzar Nagusia eginda, batzarrak eta eztabaida saioak egingo dituzte herriz herri hurrengo hilabeteetan. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du kongresua «urrats kualitatibo bat» egiteko aukera dela: «Helburua EH Bildu indartzea da. Ez sigla jakin batzuk indartzeko, herri proiektu bat indartzeko baizik».

EH Bilduren Ohiko Batzar Nazionalean hasiera eman diote EH Bilduren II. Kongresuaren prozesuari I Argazkia: EH Bildu

Ia 900 kidetik gora elkartu ziren ohiko batzarrean, eta Otegik hitzartzea egin zuen egungo testuinguruaren gaineko balorazioa egiteko. Bigarren kongresuan orain arte egindako bidean sakontzea nahi du, eta, horretarako, lau arlotan indartzeko erronka luke taldeak: ikuspuntu nazionala, askatasun nazionala, pandemia eta horren ondorio sozialak, eta EH Bildu tresna politiko eraginkorra bihurtzea».

Urteurrena eta bilakaera

Gainera, indar subiranistaren hamargarren urteurrena ospatzen hasia da talde politikoa. 2011n Bildu izena erabili zuen, eta 2015etik EH Bildu. Ordutik taldea osatzen zuen Aralar desegin da, esaterako, eta 2017an egin zuten aurreneko kongresua. Hartan, Otegi izendatu zuten taldeko koordinatzaile nagusia.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.