EH Bilduk Leioako egoitza zabaldu du

Ezker subiranistak badu egoitza berria Leioan. Ostiral eta Larunbatean bi ekitaldi xume eginda EH Bilduk herrian izango duen erreferentzia-gune izango dena zabaldu du ofizialki.

Ostiralean herriko alderdiei eta elkarteei zuzendutako zabalketa antolatu zuen EH Bilduk. Bertara hurbildu ziren EAJ/PNVko Javier Atxa zinegotzia eta alderdi horretako Hiri Buru Batzarreko kideak; Elkarrekin Podemos-en José Vicente eta Luis Miguel Lapeña zinegotziak, Podemosen arduradun eta zenbait kiderekin batera; eta EH Bilduren partaide diren EA eta Sortu alderdiak ere. Herriko eragileei dagokienez, Betiko Ikastola, Cinefórum Perseo, Sare Feminista, Etxerat eta Ernai bertaratu ziren. Han ibili ziren batzuk besteekin hitz egiten eta pintxoak jaten.

Atzo, aitzitik, EH Bilduren komunitateari begirako ekitaldia egin zuten. Txalapartarekin eman zitzaion hasiera, txistulariekin jarraitzeko. Eta euria egiten hasi zenez, kanpoaldean baino, barru aldera eraman zen bertsoak, kantak eta hitzartzeak. Lehenik eta behin, Tomás Lakastak bertso pare bat bota zituen: http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/EH-Bilduren-egoitza_Tomas-Lakastaren-bertsoak.mp4. Ondoren heldu zen lehen kantua, http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Ibabe-eta-Ioldi-Beristain-1.mp4. Kantuaren ostean Eguzkiñe Agirre zinegotziak eta Diego González, EH Bildu Leioaren arduradunak, hitz egin zuten, herrian egindakoaz eta egin beharrekoaz hausnarketa eginez.

Leioaztarren hitzartzearen ondoren, berriz ere kantarien txanda heldu zen: http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Ibabe-eta-Ioldi-Beristain-2.mp4 eta http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Ibabe-eta-Ioldi-Beristain-3.mp4.

Azkenik, Iker Casanovaren txanda heldu zen. Casanova egun Gasteizko legebiltzarkidea da, eta EH Bilduk hurrengo urteko hauteskundeetan Bizkaiko Ahaldun Nagusigai izendatu du: http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Iker-Casanova-1.mp4http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Iker-Casanova-2.mp4 eta http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2022/06/Iker-Casanova-3.mp4.

Hitzartze guztien ondoren, pintxoak eta edariak eskaini zitzaizkien hurbildutakoei.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.