EH Bilduren Batzarra Kultur Leioaren Prentsa Aretoan Maddalen Iriarterekin

Bihar asteazkena, urriak 27, EH Bilduren Herri Batzarra egingo dute Kultur Leioaren 4. solairuko Prentsa Aretoan, arratsaldeko 19:30tik aurrera.

Batzarrean hiru puntu nagusiki jorratuko dira: EH Bilduren Plan Politiko nazionala, Bizkaiko Plan Politikoa eta Leioako plangintza.

EH Bilduren Batzar honetan Gasteizko Legebiltzarrean EH Bilduren bozeramaile Maddalen Iriartek parte hartuko du, hain zuzen, plan politiko nazionala bertaratutakoekin partekatzeko eta eztabaidatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude