EH Bildu Leioak Herri Batzar irekia deitu du urriaren 17an, ostegunez, Sakoneta Kiroldegian.
Bilkuran Madrileko Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu Oskar Matutek parte hartuko du. Bertan “egungo egoera politikoa eta ezkerreko subiranistok ditugun erronkak aztertuko ditugu, batez ere, Estatu espainiarrak Altsasuko eta prozesu subiranista katalandarraren buruzagi sozial eta politikoen aurkako epaien ondoren murgilduta dabilen norabide autoritarioa kontuan hartuta”, adierazi dute ezkerreko alderdi subiranistaren iturriek.
Bileran datorren azaroaren 10eko hauteskunde kanpainia laburra nola landu eta duela gutxi izandako udal hauteskundeen ondoren sortu den egoera politikoa herrian ere aztertzeko asmoa dute.
EH Bilduren Batzarra arratsaldeko 19:00etan hasiko da Sakoneta Kiroldegiaren bilkura aretoan (1. solairua).