Elakarrekin Leioak Artatzan egindako ekitaldira “ez joatea” erabaki du

Elkarrekin Leioak Leioako Eguna ospatzeko Artatzan egindako ekitaldira “ez joatea” erabaki duela adierazi du sare sozialetan zabaldutako ohar batetan.

Hala ere, taldeak udaleko gobernua zoriondu du Leioako eguna “leioaztar guztiena izateko” emandako urratsagatik, “horixe ari baikara eskatzen hiru urte baino gehiago”.

Hori esanda, kritikara igaro da Elkarrekin Leioa, “espero dugulako Leioarentzat hain egun seinalatua datorren urtean leioaztar guztientzat izatea, oraindik ere VIP harrera egiten baita elkarteentzat (ondo iruditzen zaigu hori) eta gonbidatuentzat, gonbidapenarekin bakarrik joan baitaiteke”.

Elkarrekin Leioan orain eta lehenago Esnatu Leioan “horrelako ekitaldietara ez joatea erabaki genuen”, garesti samarrak direlako (2018an 8.351,49 euro gastatu zirela diote), eta leioaztar gutxi batzuentzat baino ez dira.

Haien ustez, ekitaldi horiek Leioaztar guztiei zuzenduta egon behar dute, eta omenduak leioaztar guztien artean aukeratzea proposatzen dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude