Emakume bat oso larri su hartutako laugarren solairuko etxebizitzatik behera salto egin ondoren

Emakume bat oso egoera larrian dago, Udalak ezagutzera eman duenez, Gaztelubide kaleko lehen zenbakiko laugarren solairuko etxebizitza batetik bere burua bota ondoren.

Aipatu etxebizitzan sutea piztu egin da arratsaldeko 15:00ak inguruan etxebizitzaren geletako batetan eta emakumeak salto egin du sugarrez inguratuta ikusi duenean bere burua.

Osasun-larrialdietako zerbitzuek lekuan bertan artatu dute emakumea, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute “oso egoera larrian”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude