Emakumeentzako rap tailerra antolatu du Udalaren Berdintasun Sailak

Leioako Udalaren Berdintasun sailak La Furia eta Rebeca Lane-ekin rap tailer baten parte hartzeko aukera ematen du. Ekaineko astearteetan garatuko den on line ikastaro honetan Leioako bost emakumek parte hartu dezakete. Izena emateko Laketa jabekuntza eskolaren epostara mezua bidali behar da izen-abizenak adieraziz.

Ikastaro honekin emakumearen gorputzak eta buruak dituzten gaitasunak garatzera bultzatu nahi du Berdintasun Sailak. Eta horrekin batera, emakumeak musikan, bereziki, HipHop eta Rap kulturan betetzen duen paperaren paradigma apurtzea ere.

Bakoitzak, emakume gisa, duen gorputz-esperientzietatik eta bere errealitatearen aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dute, zapalkuntzak apurtuz eta alternatibak eraikiz.

Guztira 5 saio online izango dira ekainaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean, arratsaldeko 18:00etatik 19:45era arte. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Jitsi Plataforma erabiliko da ikastaroa egiteko. Partaideek taldearen izena eta sarbidea zuzena jasoko dute.

Info +

Izena emateko  laket@leioa.net

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude