Eraso sexisten aurkako lehiaketaren kartel irabazlea ezagutarazi du Udalak

Artaza Romo BHI ikastetxea jaietako sexu-eraso eta eraso sexisten aurkako III. kartel lehiaketaren irabazlea suertatu da.

“Leioa, eraso matxistarik gabeko hiria: Leioa tratu onen alde eta eraso sexisten aurka” leloa duen kanpaina honen helburua “emakumeen aurkako sexu-erasoen aurkako jarrera agertzea da, eta bide batez hiritarrak gaiaren inguruan sentsibilizatzea” adierazi dute udal agintariek.

“Indarkeria mota honekiko tolerantzia maila altua zein baxua gutxituz, jaietako testuinguruan ere bai”, diote Udalaren Berdintasun sailetik eta kanpaina honetan ikastetxeek izandako erantzuna “ona eta inplikazio handikoa” eskertu egin dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude