EH Bilduk IkasLeioa proposatu du behar bereziko ikasleei laguntzeko

EH Bildu Leioak proposamena aurkeztu du behar bereziak dituzten udalerriko ikasleei zuzendutako programa berezia sortzeko herrian dauden akademia ezberdinekin elkarlanean.

Udalean aurkeztu duen proposamenean dioenez, “koronabirusak, pandemiak eta konfinamenduak gure egunerokotasuna goitik behera aldatu dute: ikasleek irakaskuntza jarduerekin jarraitu arren, askok, baliabide teknologikorik ez dutelako, edo etxean laguntzarik eman ezean daudelako, atzean geratuko diren arriskua ikusten dugu”.

Horrexegatik, ezkerreko talde soberanitak IkasLeioa izeneko ikasketa-laguntza programa berezia sortzea proposatu du,  Leioan dauden akademia guztiekin batera.

Horretarako, Bilduk Udal Gizarte Zerbitzuak eta Leioako Ikastetxeen arteako amankomuneko bilerak egitea proposatzen du, Lehen Hezkuntza eta DBH mailetan premia nagusia duten ikasleen ezagutza ahalbidetzeko.

EH Bilduren zinegotzi taldeak Foru Aldunditik zein Udaletik ikasleen familiek laguntzarik jasotzen duten ziurtatu eta eskoletako arduradunekin, ikasleek laguntza horren beharra dutela baieztatzea planteatzen du.

EH Bilduk laguntza hau eskuratzeko baldintzak bi izango lirateke: familien egoera ekonomikoa (Udal Gizarte Zerbitzuek konprobatua eta egiaztatua izan beharko litzatekeena) eta ikastetxeek igorritako ebaluzioak.

Ikasle bakoitzaren behar izanak aztertu ondoren, programa honetara atxikituko lirateketen Leioako akademia desberdinetan beharko luketen errefortzua jasoko lukete onartutako ikasleek.

Laguntzaren iraupena ikasturte honen bukaerara arte eta datorren ikasturtera begirakoa izango litzateke.

EH Bilduren ustez, programa honen bitartez, laguntza bikoitza bideratuko litzateke: behar gehien duten familien premiak asetzen, alde batetik, eta beste aldetik, gaur egun akademiak jasaten ari diren krisi egoera latz hau gainditzen ahalegintzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude