Etxebizitzaren arazoaren inguruko hitzaldia antolatu du Elkartasun Sareak

Leioako Elkartasun Sareak etxebizitza arazoen inguruko hitzaldia antolatu du biharko, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan.

Hitzaldia ez da ohiko bideak erabilita antolatu, koronabirusak gaur egun sortutako egoerak galerazten baitu ohiko espazioetan horrelakorik egitea.

Hori dela eta, Instagram-en bidez igorriko da hitzaldia @LEIOAKO.ELKARTASUN.SAREA izeneko helbidean.

Hitzaldian Bilboko Maizterrak sindikatuaren kide batek hitz egingo du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.