‘Familian’ programaren saio berriak antolatu dira

Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuak Familian programaren saio berriak antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Tailerrak 4 urtetik gorako haur leioaztarrei zuzenduta daude, betiere pertsona heldu batekin. Ezinbestekoa da astebete lehenago Euskara Zerbitzuan izena ematea.

Saioak euskara hutsean izango dira, helburua euskararen erabilera sustatzea baita, bai familian, bai familia artean, eta harreman-sare bat osatzea. Parte hartzaileek, beraz, euskaraz komunikatzen jakin behar dute parte hartzeko.

Hilero bi saio eskainiko dira. Atzo izan zen lehena eta urtarrilaren 21ean, otsailaren 6an eta 11n, martxoaren 6an eta 11n, apirilaren 1ean eta 2an eta maiatzaren 7an eta 13an), 70-90 minutukoak bakoitza, Pinuetako ludotekan eta Kultur Leioa.

COVID-19a dela eta, une bakoitzean dauden segurtasun- eta babes-neurri eta -arau guztiak bermatuko dira. Horrek edukiera edo egutegia egokitzera behartu lezake. Indarrean dagoen legediaren arabera, Covid ziurtagiria eskatuko zaie bertaratzen diren helduei.


Info +

Familian programa  Eskuorria

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.