Gaur emango zaio azken agurra Ondizen Patricia Alvarez-i

Hil berri den Patricia Alvarez-i gaur egingo diote azken agurra Ondizeko Plazan LAB sindikatuak eta Sortuk.

Alvarez ezker abertzaleko kidea izan da eta bere bizitzan zehar zenbait esparrutan aritua, hala nola, mugimendu feministan, euskal hezkuntzaren aldekoetan zein pentsiodunen mugimenduan.

Ezker abertzalearen kide, azken urteotan LABen aritu da nagusiki, helduen arlotik penstiodunen borrokak bultzatuz.

Gaur, irailak 4, emango zaio azken agurra Ikeamendi auzoko bizilagunari. Leioako Ondizeko plazan izango da, 19:00etan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude