Gaurtik 30erako gauean Avanzadako alboko bidea moztuko da sarbideak berrantolatzeko lanetarako

BI-637 errepidean enborraren eta alboko bidearen arteko sarbideak, tunelaren eta unibertsitatearen lotunearen arteko zatia, zehatzago esanez, berrantolatzeko 21-101 izeneko obra dela eta, ekainaren 29tik, asteartetik, ekainaren 30era, asteazkenera, bitarteko gauean Avanzadako alboko bidea eta 10-850 kilometro-puntutik bertara dauden sarrerak moztu egingo dira. Trafikoa unibertsitateko lotunearen biribilgunera desbideratuko da Iparragirre zeharbidetik.

Lanen ordutegia 21:00etatik 06:00etara luzatuko da, eta seinaleztapena indarrean dagoen 8.3.-I.C araudiarekin bat etorriko da.

Meteorologiaren eta lanaren bilakaeraren arabera, desbideratzeen datek aldaketak izan ditzakete, eta, horrela gertatuz gero, behar bezala jakinaraziko dira.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude