Gazte Abertzaleakeko batzorde nazional berria osatu da

Gazte Abertzaleak erakundeak asteburu honetan bere XVI. Biltzarra egin du Galdakaon “Birsortzen” lelopean. Bertan Andoni Iriondo idazkari nagusi gisa izan da hautatua beste bi urtetarako. Era berean batzordea eta antolakundearen ponentzia politikoa eta estatutak ere berritu dira.

Biltzar honen ostean antolakundeak aro berri bat irekitzen duela esan du Andoni Iriondok, aurrerapausu bat eta euskal gizarteari zabaltzeko bide berriak irekitzea izanik helburu nagusia. Horretarako, jardun politikoa bai EAn eta baita EHBildun ere jorratzeari ekingo zaio, bi proiektu horiek berrestuz eta euren arteko zubi-lana eginez.

Biltzarrak ere BetiGazte izaera izatera pasa direnei omenaldia egiteko balio izan du, urteetan zehar gazteko militante gisa eginiko lana eskertuz eta goraipatuz. Honekin batera, biltzarreko itxiera ekitaldian Ibon Garciak, Galdakaoko zinegotziak, jardun instituzionalaren garrantzia berrestu du eta gazteok politikan egoteko beharra aldarrikatu du.

Gazte Abertzaleak-en Batzorde berria honela geratu da osatua: Andoni Iriondo Otxotorena (idazkari nagusia), Iker Montes (idazkari nazionala), Naroa Velasco (Arabako koordinatzailea), Galder Agudo (Bizkaiko koordinatzailea) eta Ione Mugertza (Gipuzkoako koordinatzailea).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude