GED Leioak herri afaria antolatu du urriaren 21erako

Gure Esku Dago Leioa ekimenak herri afaria antolatu du datorren urriaren 21erako, larunbatez. Betiko Ikastolan izango da, gaueko 21:30etatik aurrera.

Honako menua iragarri dute afarirako: Otarrainxka krema, Onddo eta barazki bilkaria gazta saltsarekin, Hegaluze bilbotar erara, Jogurt eta ahabia kopa; ardoa eta kafea.

Honez gero afari-txartelak jarri ditu salgai GED Leioak. Kideez gain, Sabino Arana kaleko 65 zenbakiko bere lokalean erosi daitezke 15 €tan (langabetuek eta gazteek 10 €tan).


Info +:

Lokala:

Astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara

Asteazkenetan, 19:30etatik 21:30etara

Ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara

Email:

leioa@gureeskudago.eus

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.