Giza liburutegiak, aurreiritziak deseginez

Datorren abenduaren 1ean, ostegunean, Leioako Zurrumurruen Aurkako Sareak Giza Liburutegian parte hartzera gonbidapena egin du. Liburutegia Kultur Leioako Ambigun izango da (beheko solairua), 19:00etatik 20:30era.

Giza liburutegia topatzeko eta pertsona ezezagunen arteko elkarrizketa eta ezagutza sustatzeko modu bat da, gure estereotipo eta aurreiritzi asko gaindituz. Katalogo txiki baten bidez, hainbat irakurketaren artean aukeratu ahal izango dugu, baina irakurtzera hurbiltzean, liburu baten ordez pertsona batekin topo egingo dugu, eta pertsona horrek bere bizipenetik kontakizun labur bat kontatuko digu. Beraz, gure esperientziaren zati txiki bat partekatzen da, gure ezagutzaren partea dena, eta enpatia sortzen da liburuaren eta irakurleen artean.

Gainera, Agharasek, Bizkaiko Imazighen Elkarteak, zuzeneko musika eskainiko du, baita tea eta pastak ere.


Info + 

Giza liburutegian parte hartzeko  Posta elektronikoz  udalhezkuntza@leioa.eus I Telefonoz  94 607 25 76 Telefonoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude