Gizon bat atxilotu dute Felipe del Rioko aparkalekuan hainbat ibilgailutan lapurtzeagatik

Leioako Udaltzaingoak 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Felipe del Rio aparkalekuan, Lamiakoko metro geltokiaren ondoan, bi ibilgailutan lapurreta egin zuela egiaztatu ostean. Atxilotua behin baino gehiagotan atxilotu du Poliziak.

Atzo, 22:00ak aldera, Erandioko Ertzaintzaren abisu batek Leioako Udaltzaingoa alertan jarri zuen Felipe del Rio kaleko aparkalekuan ibilgailu bat lapurtu zutelakoan. Ibilgailuaren jabeak eta inguruan zebilen lekuko batek ustezko lapurra deskribatu zuten, eta, horri esker, Leioako udaltzainek inguruetan aurkitzea lortu zuten. Atxilotuak ibilgailuaren jabeak salatutako objektuak zeramatzan atxiloketaren unean.

Minutu batzuk geroago, udaltzainek egiaztatu zuten metro batzuetara aparkatuta zegoen beste ibilgailu batek ere hautsita zuela leihatila, eta bazirudien aurrekoa bezala behartu zutela.

Lapurketa bi hauekin atxilotutako pertsona gaur bertan deklaratuko du epailearen aurrean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.