Gure Eskuk antolatutako Donostiako manifestaziora joateko autobusa

Datrorren urriaren 19an, larunbata, Donostian burutuko da Gure Esku herri ekimenak antolatutako “Erreferenduma ez da delitua” goiburuko manifestazioa “gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea” defendatzeko, Espainiako Epaitegi Gorenak Kataluniako prozesu subiranistaren buruzagi sozial eta politikoen aurka ezarritako 100 urteko kartzela zigorrak errrefusatzeko eta bide batez preso politiko katalandarren askatasuna eskatzeko.

Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da Antigua auzoko biribilgunetik.

Manifestaziora joateko, Leioatik, Erandiorekin elkarlanean, autobusa ari da antolatzen. Gure herrian, interesa duten pertsonek izena eman behar dute ostegun eta ostiralean Kurkudi herriko tabernan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude