Gure Eskuren Tripontzia zozketa salgai dago

Erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku antolakunde herritarrak, Tripontzia zozketa abiatu du, beste urte batez.

Aurtengoan “eskua eman eta Tripontzia eraman”leloarekin ari da burutzen. Zozketaren bitartez eskuratuko diren bitarteko ekonomikoak erabakitzeko eskubidearen eta eskubide zibil eta politikoen defentsa sustatzeko; Gure Esku herri dinamika indartsua, autonomoa eta beregaina izatea ahalbidetzeko, ideologikoki zein ekonomikoki; euskal gizarte kohesionatu, kritiko, aktibo eta zibiko baten alde jardunez, herritarrok izan gaitezen gure etorkizunaren protagonista; erabakiak hartzeko, erabakitzeko eskubidea erreferendum bidez gauzatzeko eman beharreko pausoak eta bide orria diseinatzerako orduan eta Europako zein munduko herrialdeekin lankidetza indartzeko eta demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak bultzatzeko nazioartean.

Baina, Gure Eskuren helburuak erdiestearen bidean lortzen den dirulaguntza ekonomikoaren zati bat une latz hauetan euskal kulturgintza ikuspegi estrategiko batetik babestu eta sustatzeko proiektu batera bideratuko dute.


Info +

Zozketa erosteko webgunea  http://www.tripontzia.eus

Tripontzia zozketaren bideo-aurkezpena  

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude